Hizkuntzak
Liburutegiak
Donostiako liburutegi-sarea bere onera itzultzeko bidean jarri da pandemiaren bigarren urtean. Horrek esan nahi du datuak oso onak izan direla: 399.983 mailegu egin dira, eta 531.723 bisita jaso.
Liburutegien jardunean, literatur solasaldiak, Literaktumeko saioak, Zu irakurle gu kontalari programako jarduerak, Liburu Baby Kluba eta liburu-aurkezpenak nabarmendu dira. Guztira, 992 jarduera irakurketa sustatzeko, eta 15.087 parte-hartzaile.