Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz

Kultur Etxea

Arte plastikoak eta eskulanak

2026 urr 13 - 2027 mai 25

Asteartea

16:15 - 18:15

Lugaritz K.E.

275 €

Euskara

pertsona bat pintzelarekin bale bat margotzen.

Arte Ederretan lehen pausoak ezagutu, historian zehar lan egindako teknikekin esperimentatuz eta gaur egungo materialetara egokituz. Helduentzako ikastaro praktikoa da, arte ederren historiako teknika adierazgarrienen bidezko ibilbidea proposatzen duena. Azalpen historiko laburrak eta ariketa praktikoak uztartuko dira.

Programa

1. hiruhilekoa
Historiaurreko artea
• Labar-artea: esku negatiboak (estarzidura).
• Txantiloiekin eta pigmentuekin praktika.
• Pigmentu naturalekin margotzea.
• Putz egiteko teknikak eta aplikazio zuzena.
• “Gainjartze” konposizioak.

2. hiruhilekoa
Erdi Aroa eta Errenazimentua
• Arte erlijiosoa eta sinbolikoa, Erdi Aroko ikonografia.
• Tenpera-teknika (arrautza) eta gaur egun nola prestatu eta aplikatu.
• Eskuizkribuen iluminazioa, dekorazioa eta miniatura.
• Urreztatzea eta gaur egungo materialekin egindako simulazioa.
• Olio-pinturaren teknikaren sorrera eta gaur egun nola egingo genukeen.
• Perspektiba lineala.
Barrokoa eta XVII.–XVIII. mendeak
• Argiluna (Caravaggioren inspirazioz).
• Natura hila barrokoa.
• Akademizismoa.

3. hiruhilekoa
XIX., XX. mendea eta arte garaikidea
• Erromantizismoa, tradizioarekiko haustura.
• Inpresionismoa, pintura azkarra eta argia. Monet bezalako margolarietan inspiratutako ariketak.
• Kubismoa, formen zatiketan oinarritutako ariketak.
• Espresionismo abstraktua teknika librearekin.
• Garai eta teknika librean inspiratutako proiektua.

Ikasleak eraman beharreko materiala

Arkatzak (HB–6B), borragoma eta zorrozgailua.
• Marrazteko papera.
• Ikatza.
• Pintzel desberdinak eta paleta.
• Guraizeak eta kola.
• Euskarriak (kartulina, egurra edo mihisea, erabiliko den teknikaren arabera).
• Pigmentuak, kola zuria, arrautza, gessoa eta igeltsua.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...