Hizkuntzak
Albisteak
-
Donostia Kulturak 2024ko neguko programazioa aurkeztu du
Donostia Kulturak gaur, azaroak 22, aurkeztu du haur eta helduei zuzendutako 2024ko neguko arte eszenikoetako ordainpeko programazioa. Guztira, 54 ikuskizun izango dira urtarriletik martxora Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetan: 22 kontzertu, 18 antzezlan, 4 dantza emanaldi eta 10 haur ikuskizun.
-
2024ko Poltsiko Antzerki Sorkuntzako irabazlea: "F edo zurekin izan nuen azken ravea"
Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2024ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza programak baditu dagoeneko irabazleak.
-
III. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa urriaren 30etik azaroaren 14ra
Hirugarrenez egingo da aurten Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua (6-12 urte).
-
Gioconda Belli eta Antonio Muñoz Molina izango dira Literaktum jaialdian
Azaroaren 13tik 26ra egingo da aurtengo Literaktum jaialdia, eta Maitasunaren geografiak izango du izenburu. Jaialdian parte hartuko duten lehen idazleak ezagutarazi dira: Gioconda Belli eta Antonio Muñoz Molina.
-
Mugikortasun murriztua dutenentzat etxez etxeko mailegu zerbitzua abian da
Donostia Kulturako liburutegiek liburuak eta beste materialak etxera eraman eta bertatik jasotzeko mailegu zerbitzua jarri dute martxan. Doako ekimen hau Donostian bizi eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat, aldi baterako edo behin betiko mugitzeko zailtasunak dituztenentzat, hain zuzen.