Hizkuntzak
Albisteak
-
6.100 lagunek parte hartu dute 2026ko Literaktumen
Jende ugari hurbildu da publiko guztientzat antolatutako 55 ekitaldietara.
-
2027ko neguko programazioa aurkeztu du Donostia Kulturak
Ostegunean, azaroak 19, jarriko du Donostia Kulturak salgai neguko ordainpeko arte eszenikoetako programazioa: 57 ikuskizun. Donostia Kulturako bazkideek sarrerak erosteko abantailak izango dituzte: lehentasuna izango dute 24 orduz sarrerak erosteko (azaroaren 18ko 11:00etatik azaroaren 19ko 11:00etara) eta % 20ko deskontua hainbat ikuskizunetan abenduaren 30 arte.
-
'Bitxia' da 2026ko Literaktum jaialdiaren gai-ildo nagusia
Literaktum letren jaialdiak azaroaren 9tik 22ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berri anitzekin eta, ohi denez, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da.
-
'Off' antzezlanak irabazi du 2027ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza
Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2027ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza programak baditu dagoeneko irabazleak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Off antzezlanari, eta bigarrena Patua obrari.
-
Abesbatzen Astea urriaren 27tik 30era
Bost emanaldi izango dira Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amarako elizetan. Indonesia, Alemania, Letonia eta Italiako koruak izango ditugu Donostian. Kontzertu guztiak debaldekoak izango dira.
