Hizkuntzak
Albisteak
-
Interakzio soziala hizpide Liburutegien Egunean
Urriaren 24an Liburutegien Eguna dela eta, Medialab Tabakalerak, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak eta Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak elkarlanean Interakzio soziala, osasun iturri izeneko programa antolatu dute. Jardunaldi profesionala Victoria Eugenia Cluben garatuko da eta hitzaldiak eta gogoetak izango dira aurtengo gaiaren inguruan.
-
Ikastaroak 2025-2026: matrikulazio epea luzatu da urriaren 12ra arte
Donostia Kulturako 2025-2026 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
Donostiako 32 ikastetxe 2025-2026 ikasturteko "Liburuka" irakurketa proiektuan
Liburuka proiektuan izena emateko epea irailaren 24an bukatu zen eta harrera oso ona izan du. Zehazki, Irakurle gazteak ekimenean 191 liburu kaxa eskaera jaso da, 143 motxila txikik ekingo diote zirkuituari eta Areto literarioan 10 saio eskainiko dira, aurten "eskapu gelan" izango dena. Guztira, 2025-2026 ikasturtean, Donostiako 32 ikastetxek parte hartuko dute aipatutako programetan.
-
Antzerkigintza Berriak programan izena emateko epea zabalik
2026an garatuko den Antzerkingintza Berriak-en oinarriak argitaratu dira.
-
IX. Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabalik
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 9. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.
