Hizkuntzak
Albisteak
-
Sara Uribe-Etxeberriak irabazi du VIII. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zortzigarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Sara Uribe-Etxeberria (Zumaia, 2005) da, Kuntzak eta kerak obragatik.
-
Martxoaren 17tik 22ra Poesialdia Donostian
Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen zazpigarren edizioa martxoaren 17tik 22ra gauzatuko da Ernest Lluch Kultur Etxean, San Telmo Museoan eta Liburutegi Nagusian. Martxoko hirugarren astean poesiaren inguruko ikuskizunak, errezitalak eta solasaldiak antolatu ditugu hainbat idazle eta artista ezagunen parte hartzearekin: Elvira Sastre, Luis García Montero, Formol Laborategia, Jara Calvo, Tfarrah Mohamed Yesslem, Mikel Etxaburu eta Itziar Lamuedra Calo.
-
Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du
Donostia Kulturak 2024ari buruz egindako balantzean, Donostiako herritarren parte-hartzea, publikoaren erantzuna eta sortzaileei emandako babesa izan dira aipagarrienak.
-
Lau liburu aurkezpen Ernest Lluchen
Otsailean zehar eta martxoko lehen astean Ernest Lluch Kultur Etxean 4 liburu aurkezpen egingo dira. Bertatik pasako dira Nuria Pérez (No tocarás) otsailaren 7an, Pilar Adón (Las iras) otsailaren 13an, Alex Orbe eta José A. Pérez Ledo (El invasor) hilaren 27an eta Julen Gabiria (Joe Sacco-ren Gerra Gazan) martxoaren 4an.
-
8.400 lagunek parte hartu dute 2024ko Literaktumen
Jende ugari hurbildu da heldu eta haurrentzat antolatutako 53 ekitaldietara.
