Hizkuntzak
Albisteak
-
Donostia Kulturak 2022ko memoriaren balantzea aurkeztu du
Gaur aurkeztu da Donostia Kulturaren 2022ko memoriaren balantzea. Publikoaren erantzunak Donostia Kulturaren jarduera pandemia aurreko agertokira itzuli du, bai kopuruetan (leihatila, ikastaro, jaialdiak), baita asmoetan ere.
-
San Telmo Museoko aldi baterako erakusketak ikusteko azken asteak, jarduera eskaintza anitzarekin
Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak; Women are Beautiful. Garry Winogrand; eta Kimia Kamvariren Alef erakusketak azken asteetan sartzen dira. Lehenengo biak urtarrilaren 29ra bitarte ikusteko aukera dago eta azkena, aldiz, otsailaren 5a arte.
-
Hilabete bat, gai bat, familia eta haurrentzako jarduera programa berria San Telmo Museoan
2023an San Telmo Museoaren familia eta haurrentzako jarduera programak ardatz berria jarraituko du: hilabete bakoitzak gai nagusi bat izango du, eta larunbatetako jarduera guztiek gai horri eutsiko diote.
-
"Soinu-hedapena", Bertrand Chavarría-Aldreteren instalazio berria San Telmon
2022ko abenduaren 18tik 2023ko urtarrilaren 23ra, San Telmo Museoaren eta Musikagileak musika garaikidearen XIII. Zirkuituaren arteko lankidetzari esker, museoko arte ederren aretoetan Bertrand Chavarría-Aldrete sortzailearen Soinu-hedapena instalazio berria egongo da. Instalazioa soinuaren aukera plastikoak aztertzen dituen bere ikerketa ildoaren emaitza da.
-
Rogelio López Cuenca eta Cristina Lucas artistak aste honetan San Telmo Museoan izango dira
Datorren ostegunean, abenduak 15, museoan ikusgai dagoen Indésirables. Bonbardaketatik esparrura. Erbesteratzearen ibilbideak erakusketako programazioaren barnean antolatutako jarduera batean parte hartuko dute Rogelio López Cuenca eta Cristina Lucas artistek San Telmo Museoan, erakusketaren komisarioa den Piedad Solansekin elkarrizketan.