Hizkuntzak
Albisteak
-
Argiartean itzuliko da urriaren 6 eta 7an
Loiolako Erriberako Oroimenaren Lorategia eta Iesu eliza argituko ditu jaialdiak. Ikusgai izango da ostiraletik larunbatera 20:00etatik gauerdira bitartean.
-
Claudia Roth Alemaniako Kultura ministroa San Telmon izan da
Alemaniako Kultura ministroak, Claudia Roth-ek, San Telmo Museoko bisita egin zuen atzo goizean, irailak 24, Jon Insaustik, kultura ziengotziak eta Jaime Otamendik, Donostia Kulturako zuzendariak, lagunduta.
-
Mikel Otxotekoren "Hemen dragoiak daude" erakusketa zabalik San Telmo Museoan
Laugarren ediziora iritsi da Artea abian proiektua 2023an eta Mikel Otxoteko da aurten parte hartzen duen artista, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak eta Kimia Kamvarik bere lanak aurkeztu ondoren.
-
San Telmoren bi lan, Alemanian ikusgai Zuloagaren erakusketan
San Telmo Museoaren bildumako Ignacio Zuloagaren bi lan, Torerillos en Turégano, 1913 (Torero gazteak Turéganon) eta Parisinas (en Saint Cloud), 1900 (Paristarrak (Saint Clouden)) Alemaniara eraman ditugu, Mythos Spanien. Ignacio Zuloaga 1870–1945 (Espainiako mitoak. Ignacio Zuloaga 1870–1945) erakusketan parte hartzeko.
-
"Donostia Apain" egitasmoa Bidebietan 2023ko irailean
Lau mural egingo dira auzoan irailaren 15etik urriaren 1era bitartean.