Hizkuntzak
Albisteak
-
50.000 bisitari baino gehigo izan ditu "Clima ideal. Udako kartelak" erakusketak
Atzo, urriak 15, amaitu ziren Clima ideal. Udako kartelak eta Margotzeko bidaiatu. Sorolla Donostian erakusketak. Biek museoaren udako eskaintza erakargarria osatu dute eta bisitarien harrera bikaina izan dute, 50.900 bisita izan baititu lehenak, eta, 48.300 bigarrenak.
-
6.000 lagun inguru Argiartean jaialdi arrakastatsuan
Jaialdiko argi instalazioek, proiekzio monumentalek eta zuzeneko emanaldiek berriro sortu zuten harridura.
-
"Demografia erronka: migrazioak" zikloak solasaldiak eta erakusketa bat ekarriko ditu San Telmora
Inmigrazioaren alderdi ezberdinen inguruan sakontzeko, Demografia erronka: migrazioak hiru saioko zikloa antolatu dute San Telmo Museoak eta Jakiundek, urrian zehar solasaldiak eskainiko dituzten adituak bilduko dituena. Gainera, honen osagarri gisa Gari Garaialderen argazki erakusketa egongo da ikusgai. Biak, zikloa eta erakusketa, egungo gizartearen erronkei buruzko lan ildoan kokatzen dira.
-
San Telmok 8 jarduerarekin hartuko du parte Ondarearen Europako Jardunaldietan
Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero antolatzen du Ondarearen Europako Jardunaldien programazioa lurraldeko ondarea ezagutarazteko helburuarekin. San Telmo Museoak 8 jarduera antolatu ditu urria eta azaroa artean; lehena ostegun honetan izango da, urriak 5.
-
Ikastaroak 2023-2024: matrikulazio epea luzatu da urriaren 8a arte
Donostia Kulturako 2023-2024 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.