Hizkuntzak
Albisteak
-
Demografia hizpide urrian San Telmo Museoan
Bere ohiko hitzaldi-programazioaren barruan, urrian Demografia protagonista izango duten bi hitzordu izango dira museoan. Solasaldi hauek Erronkak ildoan kokatzen dira eta Jakiunde eta ZAS! -ekin elkarlanean antolatu dira. Sarrera librea izango da bietan, lekuak bete arte, eta streaming bidez ere emango dira, museoaren Youtubeko kanaletik.
-
Bryan Schutmaatekin abiatuko dira argazki-liburuen jarduerak San Telmon
Urria iristearekin batera, eta hilaren 14an ospatzen den Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, San Telmo Museoak formatu artistiko honekin lotutako programazioari ekingo dio berriro. Bryan Schutmaat estatubatuarra, Ricardo Cases valentziarra eta bertakoak ditugun Nagore Legarreta eta Miguel Leache bezalako artista interesgarriak gurekin izango dira datozen hilabeteetan.
-
Musika Garaikidearen XV. Zirkuitoa San Telmon
Atzo aurkeztu zuen Musikagileak elkarteak Musika Garaikidearen XV. Zirkuitoa. 12 kontzertuz osatutako zikloa izango da. Bertan, euskal konpositoreen piezak nazioarteko sortzaileenekin tartekatuko dira, eta bertako, nazio mailako eta nazioarte mailako bakarlari eta taldeek interpretatuko dituzte. Gaur egungo musikaren 12 erakusgarri bilduko ditu Musikagileak Zirkuituak eta, gainera, zikloan zehar 21 musikagileren lan estreinatuko dira.
-
Basterretxea eta San Telmo elkarrizketan, museoaren erakusketa berrian
Gaur, erakusketa berria aurkeztu dugu museoan: Nestor Basterretxea eta San Telmo Museoa. Bilduma baten loturak. Artistaren jaiotzaren mendeurrena (1924-2014) betetzen den honetan, museoaren erakusketa iraunkorreko hainbat piezaren eta euskal artistaren obra esanguratsuen hautaketa baten arteko elkarrizketazko ibilbide bat eskaintzen dugu. Miren Vadillok egin du proiektu honetan komisario lana, eta 2024ko urriaren 4tik 2025eko urtarrilaren 26ra arte izango da ikusgai.
-
Ikastaroak 2024-2025: matrikulazio epea luzatu da urriaren 6ra arte
Donostia Kulturako 2024-2025 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.