Hizkuntzak
Albisteak
-
Okendok eta Aietek Stéphane Levalloisen “Goya – Hellboy” erakusketa hartuko dute
Donostiako Fantasizko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak Goya – Hellboy: Munstroen ikonografia Stéphane Levallois-en eskutik erakusketa aurkezten du. Afundación – Obra Social ABANCAren erakusketa honen komisarioa Asier Mensuro da, eta bi egoitzatan banatuta egongo da ikusgaia: Okendo Kultur Etxean eta Aiete Kultur Etxean, irailaren 19tik azaroaren 3ra bitartean.
-
Argazkia: Oskar Moreno Uztailaren 20an izango da San Telmo Gaua
Irekiera berezi honekin, datorren larunbatean, uztailak 20, museora gauez eta dohainik etortzeko aukera izango da. Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketarekin batera, zabalik egongo dira klaustroa eta eliza ere.
-
Etxepare Institutuko irakurleen topaketa San Telmo Museoan
Etxepare Institutuaren bitartez Nazioarteko unibertsitate ezberdinetara euskal kultura eramango duten 22 irakurle San Telmo Museoan izan ziren joan den ostiralean, uztailak 12, Irakurleen VII. Topaketan.
-
María Paz Jiménezen bi obra nabarmenduta San Telmo Museoan
Uztailaren 2tik irailaren 22ra María Paz Jiménezen garai ezberdinen erakusle diren bi lan ikusgai izango dira Nabarmendutako Obra atalean. San Telmo Museoak arte historikoaren aretoan txertatu dituen berritasunen artean dago Nabarmendutako obra. Aretoan espazio bat gorde da eta aldian-aldian, denbora batez, arreta obra jakin batera erakartzea ahalbidetuko du. Hala, Ramón Cortázarren Balneario La Perla del Océano obraren lekukoa hartuta, uda osoan bisitatzeko moduan izango dira Jiménezen bi margolanak.
-
Marta Loidi Urquizuren proiektuarentzako izan da HAUren lehen saria
Aurten zazpigarren urtez antolatu dute HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa Bitamine Faktoriak eta San Telmo Museoak. Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea, EIDE Euskal Diseinuaren Elkartea eta Ibili Menaje enpresa izan dira laguntzaileak.