Hizkuntzak
Hipopresiboak eta luzatze ariketak Eva Rivera
Gorputza osasuntsu mantentzeko osagarriak diren bi diziplinak lantzen ikasiko ditugu. Luzaketen bitartez giharrak malgutu eta mugimendurako prestatzen dira. Metodo hipopresiboaren bitartez, pelbis-zoruaren tonua handitzen da eta gerriaren zabalera txikitu. Biak uztartuz, nahi bezalako emaitzak lortu daitezke. Postura-arazoak eta bizkarreko mina hobetzea. Zoru pelbikoarekin eta gerriko abdominalarekin lotutako arazoak hobetzea.
Programa
• Abdomeneko metodo hipopresiboari sarrera eta hori gauzatzea: arnasketa, arnas apnea, decoegokitzapenak eta posizioak
• Apneak eta ariketak modu egokian egiteko diafragmaren kontrol zuzena.
• Zoru pelbikoaren tonifikazioa apneak egiten diren bitartean.
• Luzaketa mota desberdinen sarrera eta hauen garapena (estatikoak, dinamikoak) ariketa berriak sartuz osagarriekin eta osagarririk gabe (aulkia, pilota txikia).
• Horman eta lurrean ariketa berriak egitea.
• Arnasketa egokia luzaketak eta ariketak egiten diren bitartean.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Arropa eta zapata erosoak.