Web mapa
Hizkuntzak

Ernest Lluch

Kultur Etxea

Arte plastikoak eta eskulanak

2023 urr. 16 - 2024 mai. 13

Astelehena

16:30 - 18:30

Ernest Lluch K.E.

238

Euskara

akuarela materiala Beteta

Margoaren eta marrazketaren artean zabaltzen den zubia dugu akuarela. Nahiz eta jendearen artean teknika zailaren fama izan, zuzentzeko eta hobetzeko truko asko daude. Pigmentuek, pintzelek eta paper mota ezberdinek ikasleari bere espresio biderik egokiena lantzeko aukera emango diote.

Programa

• Akuarelaren munduari sarrera. Oinarri teknikoak.
• Kolorearen teoria akuarelara bideratuta. Zirkulu kromatikoa. Koloreen nahasketa, etab.
• Oinarrizko marrazketa, sintesia. Lanaren planteamendua.
• Egunerokotasuneko objektuak: argi-ilunak eta koloreak.
• Akuarela teknika berriak eta desberdinak. Papera nola hezetu.
• Pigmentuak, kantitateak eta lehorketak.
• Gaur egunera bideratutako akuarela. Lan libre orientatua.
• Tonalitate eta ñabardurak.
• Proiektu pertsonala.
• Bestelakoak

Ikasleak eraman beharreko materiala

Akuarela, akuarelako papera, paleta, kristalezko tarroa, akuarelarako 6 eta 16 zenbakiko pintzelak eta arkatza.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...