Hizkuntzak
La chica con la maleta La ragazza con la valigia, 1961
Zinema
Italia
- Zuzendaria: Valerio Zurlini
- Aktoreak: Claudia Cardinale, Jacques Perrin, Luciana Angiolillo
Aida neska pobre eta ederra da, Milango tugurioetako dantzaria. Parmako jauntxo batek limurtzen du, baina neska xaloa abandonatzen du, kabrioletan berarekin paseotxo bat egiten dutenean. Jauntxoa aurkitu nahian, Aidak familiarekin bizi den etxe handian galdetzen du. Neskaren atsekabearen eta babesgabetasunaren aurrean, seduktorearen anaia, nerabe bat, neskari laguntza eskaintzen dio. Azkenean, emakume ederrarekin maitemintzen da.