Web mapa
Hizkuntzak

Ernest Lluch

Kultur Etxea

Literatura Literatura Literaktum

2026 azaroak 9 • 19:00

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: ele bitan

Barbara Pregelj, Laura Liubinavičiῡte, Katarzyna Sosnowska eta Maria Pachkova Literaktum

Atzerriko lau itzultzaile (Barbara Pregelj, Eslovenia; Laura Liubinavičiῡte, Lituania; Katarzyna Sosnowska, Polonia; eta Maria Pachkova, Bulgaria) solasean arituko dira Juan Kruz Igerabiderekin Literaktum jaialdian.

2016an Itzultzaile Berriak egitasmoan parte hartu zuten lau itzultzaile hauek etorri dira Euskal Herrira berriz, 10 urte geroago. Egonaldian zehar itzulpen-mintegi batean ari dira Juan Kruz Igerabideren testuak itzultzen, idazlearen laguntzaz.

Itzultzaileek 2016tik hona euskal literaturaren itzulpenean egin duten ibilbidearen berri emango digute, eta Igerabidek bere lanak atzerrian izan duen oihartzunaz jardungo du.

Antolatzailea

Etxepare Euskal Institutua, Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...