Hizkuntzak
Zumba Prokulturako irakaslea
Zumbak dantza eta ariketa fisikoa uztartzen ditu, dantza-pausuak eta muskulu-tonifikazio ariketak nahastuz. Lantegi hau kaloriak erretzeko eta giharrak tonifikatzeko eta estresa kentzeko modu bikaina da.
Programa
• Dantzatzen hasi aurretik egingo dugun beroketa ikasi eta honek duen garrantziaz jabetu.
• Zumbako pausu basikoak dituzten dantza batzuk ikasi.
• Dantzatu ostean, lasaitasun egoerara iristeko luzaketa desberdinak ikasi eta honek duen garrantziaz jabetu.
• 2. hiruhilekoan egingo dugun beroketa berria ikasi.
• 1. hiruhilekoan ikasitako dantzak errepasatu.
• 2. hiruhilekoko dantzak ikasi. (1. hiruhilekokoak baina apur bat konplexuagoak eta erritmo azkarragokoak izango dira hauek)
• Eurei koreografia berri bat nola sortu dezakegun erakutsi eta koreografia sinple bat sortu.
• 3. hiruhilekoan egingo dugun beroketa berria ikasi.
• Aurreko bi hiruhilekotan ikasitako dantzak errepasatu.
• 3. hiruhilekoko dantzak ikasi. (aurreko hiruhilekoak baina konplexuagoak eta erritmo azkar/desberdinagokoak izango dira.)
• Kurtso guztian zehar ikasitako hiru bat dantza aukeratu eta abesti horiekin nahasketa bat sortuko dugu kurtso amaierako emanaldirako nahasketa bat sortuz. Sortutako nahasketa hori ikasi.
Nori zuzendua: Helduak.
Ikasleak eraman beharreko materiala: arropa eta oinetako egokiak.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
