Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Donostia Kulturak 2024ko memoria aurkeztu du
Donostia Kulturak 2024ari buruz egindako balantzean, Donostiako herritarren parte-hartzea, publikoaren erantzuna eta sortzaileei emandako babesa izan dira aipagarrienak.
-
2024-2025 ikasturtea: matrikula zabalik urtarrilaren 31 arte
Ikasturteko bigarren lauhilabeteari begira, kultur etxeek matrikula zabalik dute urtarrilaren 31 arte oraindik plazak dituzten ikastaroetan. Interesdunek webgunearen bitartez eta kultur etxeetan dute matrikula egiteko aukera.
-
2024ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.
-
Neguko programazioa azaroaren 20tik aurrera salgai
Asteazkenean, azaroak 20, jarriko du Donostia Kulturak salgai neguko arte eszenikoetako programazioa.
-
Kike Otaegiren "Atotxa-Egia" liburua aurkeztu da
Donostia Kulturak Kike Otaegi Arizmendik idatzitako Atotxa-Egia: Harresiz kanpoko ingurune batetik hiri espazio batera liburua aurkeztu du prentsaurrekoan. Liburuak Atotxa-Egia auzoaren historia zeharkatzen du XIX. mendeko 60ko hamarkadatik XX. mendeko 70eko hamarkadara arte. Liburuaren aurkezpen publikoa azaroaren 12an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Egia Kultur Etxean, egilearen eskutik.