Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

Gaur aurkeztu da Donostia Kulturaren 2023ko memoriaren balantzea. Inoiz baino zabalagoa izan da donostiarren parte-hartzea, publikoaren erantzuna eta sortzaileei emandako babesa.

Memoriako balantzearen irudia
2022ko memoriaren irudia

Publikoaren erantzuna

Jazzaldiak marka berriak ezarri zituen publikoari dagokionez, 190.000 entzule baino gehiagorekin. Baita ikuskizunen eta erakusketen egitarauak ere, ia 300.000 sarrera saldu ondoren. Horrela, diru-sarreretan ere emaitza onak lortu ziren 2023an, eta pandemia aurreko mailak lortu dituzte berriro, 6.000.000 euroko muga gaindituta.

Donostiarren parte-hartzea

Ia 9.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten kultur etxeek eskainitako 900 ikastaroetan, beste marka bat hobetuz. Haurren zein helduen danborradetan ere inoiz baino jende gehiagok hartu zuen parte: 25.000 donostiarrek. Aste Nagusiko ekitaldietan 1.200.000 donostiar eta bisitarik hartu zuten parte.

Sortzaileei emandako babesa

Tokiko kulturaren industrian inoizko inbertsio handiena egin zuen 2023ko ekitaldian Donostia Kulturak: 12.300.000 euro baino gehiago inbertitu zituen jardueretako gastuetan. Kopuru horren % 62, hau da, 7.700.000 euro, sortzaileei bideratu zitzaien zuzenean.

Ikusi eta jaitsi: Memoria 2023 Balantzea.