Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

  • Donostia Kulturako 2024-25 ikasturteko ikastaroen irudia

    Donostia Kulturak 2024-2025 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 562 ikastaro (534 helduentzat eta 28 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Aurten matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroena irailaren 2tik 12ra eta gaztelaniazkoena, irailaren 16tik 29ra. Hiriko edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin ahalko da.

  • 2022ko Glad Is The Day jaialdiko irudi bat. Argazkilaria: Josu de la Calle

    Donostia Kulturak Glad is the Day jaialdiaren zortzigarren edizioa antolatu du abuztuaren 4an. Hileko lehen igandean Cristina-Enea parkea musikaz beteko da berriro ere. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskik koordinatua, Keler garagardoaren babesa eta Kutxa Kultur Fundazioaren eta Tabakaleraren laguntza du.

  • Aiete Kultur Etxea

    Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 24tik irailaren 15era izango da indarrean, biak barne. Adi! Kultur etxe eta liburutegien kasuan, udako ordutegia ekainaren 24tik irailaren 4ra arte egongo da indarrean.

  • 2024ko udako programazioaren irudia

    Bihar, maiatzak 23, jarriko du Donostia Kulturak salgai udako arte eszenikoetako programazioa. Guztira, 24 ikuskizun dira: hemezortzi antzezlan, lau kontzertu, dantza ikuskizun bat eta haur emanaldi bat. Bestalde, udazkenean izango diren 3 ikuskizunen berri eman du.

  • XV. Antzerki Proiektu Deialdia

    Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XV. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 20an abiatu eta irailaren 15ean amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).