Web mapa
Hizkuntzak

Egia

Kultur Etxea

Donostia Kulturak Catalina de Erauso: Pasioa eta loria - Pasión y gloria liburua aurkeztu du gaur goizean prentsaurrean. Testuak Álvaro Bermejo idazle donostiarrak idatzi ditu eta argazkiak Joseba Urretabizkaiarenak dira. Edizio elebiduna da, euskaraz eta gazteleraz, eta Xibarit argitaletxeak kaleratu du. Donostia Kulturaren babesa du.

Álvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaiaren Catalina de Erauso libururuaren azal-zatia

727 ale zenbatutan argitaratua, liburuak azal gogorra du eta edizio zaindua da. Donostia Kulturako liburutegien helduen sail guztietan egongo da eskuragai; liburu-dendetan eros daiteke 60 euroren truke.

Liburuari buruz

Obra berezia da, formatu eta edukietan. Álvaro Bermejok, dokumentazio zorrotzaren bidez, XVII. mendeko pertsonaia paregabe baten bizitzan murgiltzen da: Katalina Erauso, “Moja alfereza” izenez ezagutua, donostiar jatorriko emakumea, gizon gisa bizi izan zena eta bere garaiko ohiturei erronka egin ziena. Bere bizitza abentura, indar eta askatasunaren sinbolo bihurtu zen.

Jon Insaustik hitzaurrean azaltzen duen bezala, Katalina ez zen soilik garaiaren bitxikeria bat, baizik eta mugen gainetik igaro zen izakia: “figura bat, tradizioaren kanon zurrunak gainditzen dituena eta askatasunaren izenean bizi zena”. Joseba Urretabizkaiaren irudiek Katalina hori irudi garaikide eta bizi batean berritzen dute, irakurlea haren pasioaren eta loria historikoaren lekuko bihurtuz.

Donostia Kulturaren babesa

Sortzaileei laguntzeko ildoari jarraituz, Donostia Kulturak beste liburu batzuen edizioa babestu du. Horien artean daude: Atotxa-Egia, Kike Otaegirena (2024) 2024ko maiatzean, Elbira Zipitria Andereñoa Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena egileena; 2023an, Igeldoko historia eta istorioak, Jabier Iraola Gabilondorena; 2022an, Morlans denboran zehar - Morlans a través del tiempo, Claudio Artesano Garicanorena; eta 2020an, Burnizko potoa, Jokin Mitxelena eta Antton Kazabonen liburua. Kasu guztietan, Donostiarekin lotura duten proposamenak izan dira.