Hizkuntzak
I'm bath Khea Ziater
Geltokiko komun bateko hormen testigantza sekretua da I'm bath, Khea Ziater konpainiaren azken lana. Garbitzaileak jasotako istorioz eta pertsonaiez osatutako galeria: noizbehinkako bidaiariak, exekutiboak, maitaleak, trapitxeroak, jonkiak, despistatuak, harroputzak, babesgabeak, iheslariak… Gurutzatzen, erlazionatzen eta eraldatzen diren talka eta istorioak, bakarrak, baina elkarri eragiten diotenak: larrialdien denbora ezkutua, baztertuen gordelekua edo ustekabeko topaketa baten aurreko urrats iragankorra. Denak du usain bizia, eta arrotz egiten da horrelako leku arrunt eta bitxi batean.
Geltoki bateko komunean: konketak eta ispiluak, kabinak eta komunak, xaboi-banagailuak, azulejuak, argi fluoreszenteak dardarka… Eta bestaldean, trenen marruma, irteerak eta iritsierak iragartzen dituen megafonia, ahotsak, maleten hotsa eta bidaiarien joan-etorriak; jendea atzera eta aurrera… eta aukeratuek atea zeharkatzen dute agertokira sartzeko. Joan-etorriaren egunerokotasuna apartekoa da beti, espazio liminala, topaketa errepikaezinak gordetzen dituen ezlekua. Ihes egiten duten bizitzak, eta paturik ez izateagatik trabatzen diren izakiak. Espazioa bizirik dago; agertokiak istorioak itxuraldatzen ditu. Eta inork ez daki nor izango den sartzen hurrengoa.
“Nagoen espazioa naiz ni”. Noël Arnaud.
Aktoreak (4 gutxienez funtzio bakoitzeko, istorioen arabera): Arrate Etxeberria, Txubio Fernández de Jaúregui, Sandra Fernández Aguirre, Aitor Borobia, Jon Ander Urresti, Lucía Astigarraga, Miren Gaztañaga. Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia. Argiztapena: Oier Ituarte. Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka. Soinua: Ibon Aguirre. Argazkia: Son Aoujil. Bideoak: Jesus Pueyo. Diseinu grafikoa: Aritz Merino. Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga. Ekoizpena: Khea Ziater. Banaketa: Khea Ziater / Crémilo Proyectos Culturales.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Elkarrekin berriz Kepa Errasti, Kimetz Etxabe, Maite Larburu
Aurresalmenta
ots 11 - ots 12
Antzerkia
