Hizkuntzak
Dulcinea Paloma San Basilio
® Javier Naval
Paloma San Basilio da Dulcinea ikuskizunaren protagonista.
Dulcinea antzerki-ikuskizun hunkigarria da. On Kixote Mantxakoa eta Miguel de Cervantesen beste lan batzuetako pasarteak, Miguel de Unamunoren Vida de Don Quijote y Sancho laneko gogoetak eta testu zein abesti originalak biltzen ditu.
Dulcineak ezin du eraman emakume perfektua izatearen zama, beti heziketa- eta xarma-eredu, historiako zaldun ibiltari ospetsuenaren dama eta andrea. Idealek gero eta toki gutxiago duten mundu honetan, etikari estetikak eta moralari ustelkeriak lekua jan ondotik, ez du zentzurik amets ezinezkoak defendatzen jarraitzeak. Edo akaso bai? Inoiz baino beharrezkoagoa ote da gaur egun Dulcinea? Beharbada berak bakarrik eman ahal izango digu erantzun hori, umorez, minez, ironiaz eta erabateko zintzotasunez eman ere.
Interpreteak: Paloma San Basilio, Julio Awad. Off ahotsa: José Sacristán. Testua eta zuzendaritza: Juan Carlos Rubio. Musika zuzendaria: Julio Awad. Eszenografia diseinua: Curt Allen Wilmer, Leticia Gañán (Estudio DeDos). Argien diseinua: Nicolás Fischtel. Soinu diseinua: Ricardo Gómez. Figuringilea: Gabriela Salaberri. Mugimendua: África Paniagua. Zuzendari laguntzailea: Daniel Migueláñez. Aholkularitza historikoa: Luis Miguel Serrano. Jatorrizko abestiak: Julio Awad, Juan Carlos Rubio. Mi querido Don Quijote abestia: Ivana San Basilio. Eszenografiaren eraikuntza: Scenik, Readest. Montajes Atrezzoa: Morboria Teatro, Crin Escénica. Kartelaren diseinua eta argazkiak: Javier Naval. Argazkilari laguntzailea: Antonio Moreno. Gerentea: Manuel Bañez. Laguntzailea: Paloma, Rodrigo Mosteiro. Soinua: Cristina Cascales. Makinista: Juan Pablo Perez. Argi teknikaria: Javier Guerra. Prentsa burua: Ángel Galán. Ekoizlea: Txalo Producciones, Olympia Metropolitana, Pentación Espectáculos.
