Web mapa
Hizkuntzak

Casares - Tomasene

Kultur Etxea

Mikel Zabalza Garate 1985ean Altzan bizi zen gazte orbaiztarraren atxiloketa gertatu zela 40 urte betetzen diren honetan, erakusketa bat eta bi ekitaldi antolatu dira Casares-Tomasenen abendu hasieran Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenarekin batera: Non dago Mikel? erakusketa, Arg(h)itzen dokumentalaren proiekzioa eta Mikel Zabalza gogoan, 40 urte hitzaldia. Azken honetan Francisco Etxeberria forentseak eta Iñigo Iruin abokatuak hartuko dute parte.

Mikel Zabalzaren hilotzaren bila Bidasoa ibaian

Non dago Mikel? erakusketak 1985ean Altzan bizi zen gaztearen atxiloketaren kronologia kontatzen du. Horretarako desagertutako Egin egunkariaren hainbat orrialde jaso dira. Zabalza, tortura zantzuekin, hilik agertu zen Bidasoa ibaian 20 egun geroago.

Arg(h)itzen dokumentalak Sakanan 1966tik 2011ra bitartean tortura pairatu zuten 30 lagunen lekukotzak biltzen ditu. Zuzendari-ekipo batek zuzendu du filma, Mikelatxo Urbi ezizenarekin.

Mikel Zabalza gogoan, 40 urte: non egia? non aitortza? non justizia? mahai-inguruan hizlariek kasu honen gaur egungo egoera azalduko dute. Esan bezala, Francisco Etxeberria forentsea eta Iñigo Iruin abokatua izango dira bertan. Moderatzaile lanetan Garazi Castaño arituko da.

Programazioa