Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema

Iragandako ekitaldia

Tomasene K.E.

Hizkuntza: gaztelania, euskara, frantsesa
75 minutu

Arg(h)itzen fotograma

Arg(h)itzen dokumentalak Sakanan 1966tik 2011ra bitartean tortura pairatu zuten 30 lagunen lekukotzak biltzen ditu, kontakizun zorrotz eta dinamiko baten bidez. Tortura zer den eta nola gainditu daitekeen erakusteaz gain, adituen bidez Estatuaren inpunitate-egiturak azaleratzen ditu. Auzolan erraldoi baten emaitza da, torturaren egia argitara ateratzeko eta inork inoiz gehiago halakorik pairatu ez dezan lortzeko bidea marrazteko.

Zuzendari-ekipo batek zuzendu du filma, Mikelatxo Urbi ezizenarekin. Taldeak egokitzat jo du Manu Gomez Genua izendatzea ekipoaren ordezkari. Ekipoaren lehen film luzea da.

Informazio gehiago: Mikel Zabalza gogoratzeko ekitaldiak Altzan (albistea).

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...