Hizkuntzak
¿Qué ocurrió entre mi padre y tu madre? Avanti!, 1972
Nosferatu 2026ko Billy Wilder zikloaren barruan Avanti! (1972) proiektatzen da.
Wendell Armbruster AEBko negozio gizon kontserbadore bat da, eta Italiara doa bere aitaren hilotzaz arduratzera, oporretan auto istripu batean hil baita. Hara iristean jakingo du ez zegoela bakarrik, berarekin emakume bat zegoela, hura ere hil egin dena, eta urteak zeramatzatela elkarrekin harreman sentimental batean.
- Italia-AEB.
- Zuzendaritza: Billy Wilder.
- Ekoizpena: Billy Wilder / Produzioni Europee Associati (PEA), Phalanx Productions, Jalem Productions, Mirisch Company, United Artists.
- Gidoia: I. A. L. Diamond, Billy Wilder eta Luciano Vincenzoni, Samuel Taylorren antzerki-lanean oinarriturik.
- Argazkia: Luigi Kuveiller.
- Musika: Carlo Rustichelli.
- Muntaketa: Ralph E. Winters.
- Aktoreak: Jack Lemmon, Juliet Mills, Clive Revill, Edward Andrews, Gianfranco Angrisano.
Antolatzailea
Laguntzailea
