Web mapa
Hizkuntzak

Casares - Tomasene

Kultur Etxea

+ 55 udal zerbitzuak Aztarnak lehiaketaren X. edizioaren deialdia zabalduko du 2026ko martxoaren 18tik maiatzaren 31ra. Hego Euskal Herrian bizi edo jaio diren 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta, literatur sorkuntza amateurrari ikusgarritasuna emateko asmoz antolatua izan da.

Aztarnak lehiaketaren kartela

Esan bezala aurten Aztarnak lehiaketaren hamargarren edizioa burutuko da eta, urtean zehar, urteurren borobil hau ospatzeko hainbat ekitaldi egiteko asmoa dago. Lehena martxoaren 18an izango da, Ernest Lluch Kultur Etxean. Arratsaldeko 17:00etan, oinarriak jendaurrean aurkeztuko dira (oinarriak pdf formatuan jada ikusgai).

Aurreko edizioetako irabazleekin topaketa bat egingo da ere, idazketari buruz dituzten kezkak partekatzeko eta Aztarnak programan parte hartzeak beraientzat ekarri duena ezagutzera emateko.

Maiatzaren 7an, berriz, Aztarnak lehiaketaren partaideek eta gonbidatuek kontakizun laburrak irakurriko dituzte.

Urriaren 1ean, Aztarnak lehiaketako partaideek idazle ezagunekin literaturaz eta idazkeraz hitz egiteko aukera izango dute.

Azaroaren 23an X. edizioko sari banaketa egingo da..

Jarduerei buruzko informazio guztia ohiko bidetatik zabalduko da.

+55 zerbitzua

+55 zerbitzuaren helburua adineko pertsonek udal-ekipamendu komunitarioetan duten partaidetza eta zerbitzuen erabilera handitzea da. Donostia Kulturako hainbat kultur etxetan eskaintzen da zerbitzua. Lehiaketa hauen inguruko informazioa gehiagorako, jarri harremanetan azpiko loturetan: