Web mapa
Hizkuntzak

San Telmo Museoak Mauricio Antón. Artea eta paleontologia aldi baterako erakusketa aurkezten du, paleoartista honen ibilbide profesionalari eskainia. Erakusketa San Telmo Museoak antolatu du eta Madrilgo Erkidegoko Museo Arqueológico y Paleontológicok ekoitzi du. 2026ko urriaren 24tik 2027ko otsailaren 21era arte egongo da ikusgai.

Susana Soto, Mauricio Antón eta Jaime Otamendi erakusketa aretoan
Iker Azurmendi

Mauricio Antón ilustratzaile zientifikoaren olio-pintura, marrazki originalak eta formatu handiko erreprodukzio digitalak biltzen ditu erakusketak. Ikerketa paleontologikoetako proiektuetan, erakusketetarako lanetan eta aldizkarietan edo liburuetan argitaratutako ilustrazioetan egindako kolaborazioen aukeraketa bat da. Berreraikitze prozesuari buruzko atal bat ere eskaintzen da, zientziaren eta artearen arteko erdibidean, marrazki paleontologiko hauek egiteko ezinbestekoa.

Mauricio Antón mundu osoan gehien ezagutzen den paleoartistetako bat da, munduko museoetan eta ospe handiko argitalpenetan (National Geographic, adibidez) ikusgai dauden lanekin.

Erakusketarekin batera museoak hainbat jarduera eta bisita gidatu antolatu ditu publiko ezberdinei zuzenduta.