Web mapa
Hizkuntzak

Judith Argomaniz koreografoaren Lasala konpainiak SHINE, bere azken sorkuntza, estreinatuko du azaroaren 5ean Victoria Eugenia Antzokian. Estreinaldiaren inguruan hainbat jarduera antolatu dira.

Ikuskizuneko promozio irudi bat
©Renata L. ETANOWSKI

Urriaren 24ean, 19:00etan, Ikusle eskola jarduera programatu da publikoa Lasalaren azken lana ezagutarazteko helburuarekin. Topaketa honetan konpainiaren ibilbidearen errepaso labur bat egingo da eta bertaratuekin SHINE-n sorkuntza prozesua partekatuko da eta lana ezagutu eta ulertzeko tresnak eskainiko zaizkie.

Urriaren 30ean, 19:00etan, Judith Argomanizek tailer bat eskainiko du SHINE sorkuntzaren zati baten inguruan. Dantzan esperientziarik ez duten helduei zuzenduta, diziplina honen oinarrietako batzuk aztertzea du helburu tailerrak, hala nola gorputzaren kontzientzia, espazioaren bilakaera eta musikaren eta erritmoaren arteko harremana.

Azkenik, azaroaren 5ean, ikuskizuna bukatzean, Lasalako Judith Argomaniz koreografoak laneko zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan.

Shine ikusteko sarrerak eskuragarri daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita donostiakultura.eus/sarrerak webgunean ere.SHINE, VAV eta Dance Me, Musique de Leonard Cohen ikuskizunetarako sarrerak batera erostean, %25eko deskontua lortzeko abonamendu bat egin da. Donostia Kulturako bazkideentzako deskontuekin bateragarria da.