Hizkuntzak
SHINE Lasala

SHINE arrakasta eta distira lortzeko ibilbideaz mintzo da.
Pieza honetan begiak zabaltzen dizkiogu bizi garen aroan askatasunari buruz dugun ikusmoldeari. Askatasun horrek aske izateari uzten dio autoinposatua den neurrian, eta bere kabuz egiten du distira berau ospatzen dugunean eta gure erabakien erantzule egiten garenean.
Eguneroko bidaia, festazalea eta ziklikoa, gorputzaren objektualizazioan, diskurtso espiritualean, epe motzerako jokabidean eta inperfekzioaren edertasun naturalean barrena. Askatasunaren bilaketa aldaketan eta transformazioan.
Zuzendaritza: Judith Argomaniz. Dramaturgia: Fernando Epelde. Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal. Ahotsa eta testua: Puy Barral. Musika sorkuntza: Fernando Epelde. Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika. Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría. Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez. Argazkiak eta bideoa: Renata L. ETANOWSKI. Ekoizpena: Marina Camacho. Banaketa: Emilia Yagüe Producciones. Komunikazioa: Nerea Kortabitarte.