Hizkuntzak
Vav Compañía Daniel Abreu
Urriaren 20ko oharra
Ikuskizun honetan argi estroboskopikoa erabiltzen da
Daniel Abreu: "Abstrakzioetatik dantza egitea da, edo kasu batzuetan termino zabal eta polisemikoetatik, zuzentzen ditudan proiektuetarako abiapuntua. Lan hau batasun egoera batetik sortzen da, maitasunaren definizio batetik, batarekiko eta bestearekiko loturetatik. Kontaktua, hutsunea, distortsioa, eta mugiarazten duten sentsazioen eta zentzumenen mundu itzel hori. Kide izatea eta zerbaiten parte ez izateko ezintasun hori. Batasun horretarako eta bere iraupenerako beharrezkoak diren erritua eta mitoa".
Vavek, hebreera alfabetoan, lotzen duena sinbolizatzen du, dena lotuta mantentzen duena, amu bat, lotura, zeruaren eta lurraren, gizakiaren eta espirituaren uztartzea. Harremanak oro har arautzen dituen alfabetoaren seigarren letra da, maitasun-harremanak barne.
Obra hau, 5 interpreterentzat pentsatua, bi kapitulutan aurkezten da, bere existentziarako beharrezkoa den dikotomian. Norbanakoa eta taldea. Harremanetako alderdi garrantzitsuak. Gizatasunetik eta espiritualetik. Batetik, dantza egiten duen gorputz instintiboa eta hura ainguratzen den irudia; gorputz fisiko bat eta beste digital bat; solidoa eta argia.
Oharra
Emanaldiaren ondoren Daniel Abreu koreografoak Vav laneko zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan.
Sorkuntza eta zuzendaritza: Daniel Abreu. Interpreteak: Emiliana Mattista Marino, Carmen Fumero, Dácil González, Alba González, Laura López. Zuzendari laguntzailea: Mauricio Pérez. Errepikatzaileak: Mauricio Pérez, Mar Rodríguez. Musika: Collage. Argien diseinua: Alfredo Díez, Daniel Abreu. Bideo edizioa: José Espigares. Argazkiak eta diseinu grafikoa: marcosGpunto. Ekoizpena eta kudeaketa: Elena Santonja Garriga. Koprodukzioa: Teatros del Canal, Daniel Abreu. Laguntzaileak: Centro Coreográfico María Pagés, Ayuntamiento de Fuenlabrada, Centro Coreógráfico Canal.