Hizkuntzak
Jesusen Bihotzaren monumentuari buruzko liburuaren aurkezpena
Bihar, ekainak 30, aurkeztuko da jendaurrean Jesusen Bihotzaren Monumentua Urgull Mendian. Bedeinkapenaren 75. urteurrena (1950-2025) izeneko liburua. Javier Sada Anguerak idatzita, lanak Urgull Mendiko Jesusen Bihotz Sakratuaren Monumentuaren eta Motako Kristo Santuaren Lagunen Elkarteak argitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz, eta Donostia Kulturaren babesa du. Ekitaldia Udal Liburutegi Nagusiko San Jeronimo kaleko aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan.
Liburuari buruz
2025eko azaroan 75 urte bete ziren Urgull mendiko Jesusen Bihotz Sakratuaren monumentua bedeinkatu zenetik, 1950ean inauguratu baitzen. Javier Sada Anguera hiriko kronikariak monumentuaren historia aztertzen du, haren aurrekari historikoetatik hasi eta urteurrenaren ospakizun berrienetaraino. Horrez gain, eraikuntza-proiektuaren garapena, Urgull mendiko Gurutze-Bide tradizionala eta Motako gazteluko kaperak ere jorratzen ditu.
Edizioak Jon Insausti alkatearen agurra eta Fernando Prado gotzainaren hitzaurrea jasotzen ditu. 192 orrialdeko liburuak argazki ugari biltzen ditu.
Liburua Idatz liburu dendan (online ere bai) izango da salgai, baita Urgull mendiko kaperan ere, 15 euroko prezioan. Era berean, Donostia Kulturako liburutegietan eskuragarri egongo da kontsultarako eta mailegurako.
2025eko azaroan 75 urte bete ziren Urgull mendiko Jesusen Bihotz Sakratuaren monumentuak, 1950ean inauguratu baitzen. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da Javier Sada Anguerak idatzitako liburua.
Donostia Kulturaren babesa
Sortzaileei laguntzeko konpromisoari eutsiz, Donostia Kulturak azken urteotan Donostiarekin lotura duten hainbat lan babestu ditu. Horien artean daude: Asun Balzola Elorza: koloreekin pentsatzen zuen neskatoa, Yolanda Arrietarena (2026); San Sebastián, postal a postal (1902–1930), Gráficas Michelenarena (2025); Catalina de Erauso: pasioa eta loria - pasión y gloria (2025), Álvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaiarena; Atotxa-Egia (2024), Kike Otaegirena (2024) eta Elbira Zipitria Andereñoa (2024, Antton Kazabon eta Jokin Mitxelenarena; Igeldoko historia eta istorioak (2023) Jabier Iraola Gabilondorena; Morlans denboran zehar - Morlans a través del tiempo (2022), Claudio Artesano Garicanorena; eta Burnizko potoa (2020) Jokin Mitxelena eta Antton Kazabonen liburua.
