Hizkuntzak
Doka Kafe Antzokiko kontzertuak udaberrian Intxaurrondon
Donostia Kulturak eta DOKA Kafe Antzokiak adostutako akordioari esker, euskarazko kultur programazioan erreferente den hiriburuko kafe antzokiak bertan behera utzi behar izan zituen zortzi musika talderen hiru kontzertu egingo ditu udaberrian Intxaurrondo Kultur Etxean. Sarrerak bihar, otsailak 20, jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean, Doka Kafe Antzokiaren webgunean.
Hauek dira, hurrenez hurren, apirilaren amaieran eta maiatzaren hasieran Intxaurrondon izango ditugun emanaldiak:
Herenegun + Mugan + Indabe + Ithaka: apirilak 26, 20:30ean.
Anestesia + Goma-2:apirilak 27, 21:15ean.
Kerobia + Bi Zaldi: maiatzak 3, 21:30ean.