Hizkuntzak
Anestesia + Goma-2 Doka Kafe Antzokiaren eskutik
Apirilaren 22ko oharra (14:35)
Gaur www.doka.eus webgunean salgai jarritako sarrerak ere agortu egin dira.
Mikel Kazalis (gitarra eta ahotsa), Dani Aizpurua (baxua), Ibon Esteibar (ahotsa) eta Jon Albizu (bateria).
2019an garai beltza hasi zen taldearentzat, osasun arazoek euren ibilbidea etetera behartu baitzituen. Pandemia tartean ere, burua altxatu ezinik ibili dira azken 4-5 urteotan. Tarte horretan, Fenix kontzertu bira laburra egiten saiatu ziren behin eta berriz, eta azkenean 2022an egingo genuela ematen zuenean, osasun arazoek dena bertan behera uztera behartu zituzten berriro. Horrez gain, 2023ko hasieran, berriro zerbait egitea planteatzen hasiak zirenean, euren bateria jotzaile (eta hastapenetatik taldekide izandakoa) Beloki handiak taldea uztea erabaki zuen. Kolpe bat bestearen atzetik.
Gertaera hauek guztiak taldearen ibilbidea amaitzera behartzen zituela ematen zuen. Ordea, taldea horrela desegiteak oso aho zapore txarrarekin uzten zituen, eta beste saiakera bat egitea pentsatu zuten. Azken Fenix kontzertu bira labur hartan egin ezinik utzi zituzten kontzertuak berriro egiteko behintzat.
Lehendabizi, taldea ba ote zuten ikusi behar zen. Horretarako, bateria jotzaile bila hasi ziren, jakinik Beloki ordezkatzea oso zaila izango zela. Hala izan da, baina, azkenean, urrutira joan gabe, Zarautzen bertan topatu dute danborrak gogor astinduko dituen piztia. Albixu handia da, Folk Core, Humilitate, eta Burux Lee taldeetan ibilitakoa. Bera haiekin dela, eta taldea entsegu lokalean behar den indarrarekin ikusita, egin gabe utzi zituzten bost kontzertu horiek egitea erabaki dute.
Oraingoan ez da Fenix bira izango, baizik eta haren ondorengoa. Fenix abestian esaten dituzten azken bi hitzak hartuz, Azken heriotza izendatu dute oraingo hau. Ez zutelako horrela amaitu nahi 34 urteko ibilbide eder hau. Beraz, 2024. urtean kontzertu hauek egitea erabaki dute.
Ibon Kazalis (bateria), Eneko Eizagirre (baxua), Oihan Manterola (gitarra) eta Jon Agirre (ahotsa).
Zarauzko hardcore belaunaldi berria, New York hardcore estiloko riffak hardcore punk bizi ukituarekin. 2021eko gabonetan grabatu zuten euren lehen EP homonimoa, lau abestiz osatua Zumaiako Ozen estudioan. Bertan frustrazioz beteriko letrak entzun daitezke.
Antolatzailea
Laguntzailea