Hizkuntzak
Centro Coreografico Nazionale / Aterballettok emango dio hasiera XXX. dFERIAri
2024ko dFERIA martxoaren 11tik 14ra bitartean egingo da eta Ane Pikaza interprete eta ilustratzailea izan da datorren urteko feriako irudiaren sortzailea.
Aurtengo irudiari dagokionez, Ane Pikaza interprete eta ilustratzailea izan da 2024ko feriako kartelaren sortzailea. Bertan, "gure gogoetek eta lanek ahotsa izateko askatasuna” irudikatu izan nahi du, “pizten gaituzten su horiek pentsamendutik agertokietara salto egin eta ikusleen begiradekin konektatu ahal izateko, mundu errealean eragina izateko".
Centro Coreografico Nazionale / Aterballettok, Italiako dantza garaikideko konpainiarik garrantzitsuena eta bertako balletaren produkzio erakunde iraunkor nagusienak, 30. dFERIAri emango dio hasiera Victoria Eugenia Antzokian martxoaren 10ean, Yeled, Shoot Me eta Rapsody in blue piezek osatutako programa hirukoitzarekin.
Askotariko estiloak erabat ulertzeko gai diren 16 interprete bakarlarik osatuta, Centro Coreografico Nazionale / Aterballettoren ospea bai Italian bai nazioartean zabaldu da, interpreteen kalitate nabarmenari esker. Donostian aurkeztuko dituzten hiru piezen artean, Iratxe Ansa gipuzkoarrak Igor Bacovichekin batera sortu duen Rapsody in blue lana egongo da ikusgai, datorren otsailean Regio di Parma antzokian estreinatuko dena.
Sarrerak bihar, abenduak 21, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
30. edizio honetarako 480 konpainiek eman dute izena eta 25 inguru izango dira 9 espazio eszenikotan antzeztuko diren ikuskizunak.