Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza dFERIA

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

28 € / 22 € / 15 €

 Rhapsody in blueko irudia dFERIA © Christophe Bernard

Askotariko estiloak erabat ulertzeko gai diren 16 interprete bakarlarik osatzen dute Centro Coreografico Nazionale / Aterballetto. Beren ospea bai Italian bai nazioartean zabaldu da, interpreteen kalitate nabarmenari esker. Italiako dantza garaikideko konpainiarik garrantzitsuena eta bertako balletaren produkzio erakunde iraunkor nagusia da, eta Yeled, Shoot Me eta Rapsody in blue piezek osatutako programa hirukoitza aurkeztuko du dFERIAn.

Yeled (2022)

Yeleden ꟷhebreeraz “haur” esan nahi duꟷ Eyal Dadonek haur sena galtzen dugun helduaroko bizitzaren aldi horri buruz hausnartzen du. Noiz galtzen dugu tolesgabetasuna eta zergatik? Agian entzuten ari garen esaldi soil batengatik, edo amets txar batengatik… Obraren gako nagusietako bat haurtzaroan ikasitako gauzak dira, eta nola gauza horiek gaur garena bihurtu gintuzten.

Koreografia eta musika: Eyal Dadon. Jantzien diseinua: Bregje van Balen. Dekoratuak eta argiztapena: Fabiana Piccioli. Ekoizpena: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto. Koprodukzioa: Fondazione I Teatri di Reggio Emilia

Shoot Me (2022)

Shoot Me Aterballettorentzat sortutako pieza da, Spiritualized rock talde britainiarraren musikarekin eta Jim Morrisonen grabazioekin, askatasunari eskainitako poemak errezitatzen.

Obraren sorkuntzak “ballet/kontzertua” kontzeptuaren ikuspegi garaikidea du. Hemen, musika eta dantza uztartu egiten dira narraziorik gabeko pieza bat sortzeko, eta musikaren ahalmenari esker ꟷbatzuetan oldarkorra eta beste batzuetan poetikoaꟷ, iruditeria joriak eta emozio sakonak deskubritzera eramaten gaitu. Shoot Meren osagai bereizgarri bat da interpreteetako bakoitzaren ahotsek gidatzen dutela taldearen indarra. Behatua izatea nahi duen gorputz baten eta komunikatu nahi duen beste baten nahia da. Shoot Mek interpreteen eta ikusleen arteko elkarrizketa zuzena lortu nahi du: sedukzio, begirada, izerdi joko bat, oldarkor zentzumenen aurrean, eta gorputzari eskaintzen zaion oda bat, aire hori bera, izerdia, malkoak, amorrua, harrotasuna, arnastera eramango gaituena.

Koreografia: Diego Tortelli. Musika: Spiritualized. Jantziak: Marco De Vincenzo. Argiztapena: Roman Fliegel. Ekoizpena: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto. Koprodukzioa: Fondazione I Teatri di Reggio Emilia.

Rapsody in blue (2024)

Hamar urteko sorkuntza kolektiboen ondoren, Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek osatutako bikote sortzailea Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto eta Fondazione Teatro Regio di Parma-ren produkzio honetan sortu zen. Aterballettoren 17. lanak konpainiako hamasei interpreteak izango ditu eszenatokian, eta 2024ko otsailean estreinatuko da Regio di Parman. Igor Bacovichek eta Iratxe Ansak beren musika artxibora jo dute, eta Gershwinen Rhapsody in blue hartu dute beren ibilbide koreografikoaren testura musikaltzat.

Koreografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich. Musika: George Gershwin, Rhapsody in blue. Diseinua eta jantzigintza: Fabio Cherstich. Argiztapenaren diseinua: Eric Soyer. Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza, Aterballetto. Koprodukzioa: Fondazione Teatro Regio di Parma. Etxepare Euskal Institutua-ren ekarpenarekin. Estreinaldia: 2024ko otsaila, Teatro Regio di Parma.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...