Web mapa
Hizkuntzak

Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bitartez, Antzerkia Kalean 2022 programa prestatu du. Auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak eskainiko dira datozen hilabetetan antzerkiaz eta dantzaz kalean goza nahi duen edonorentzat.

Yes, we art! Gag Street Boys
Yes, we art! Gag Street Boys

Gaur ostirala, ekainak 10, Altzan Gag Street Boys-en Yes, we art! ikuzkizuna izango da eta Martutenen, Tomaxen Abenturak-en Bi ipuin emanaldia. Larunbatean Aieten izango da hitzordua Astrolabium taldearen Butterfly Effect saioarekin.

Aurten ere ikuskizuna, musika, umorea, zirkoa, jolasa, dantza eta kolorea ziurtatuta daude eta gonbidatu ditugun konpainia ugariek gure hiria hartuko dute ekainaren hasieratik urriaren amaierarte.

Orotara 27 konpainia izango dira hurbilduko zaizkigunak eta horiek 36 emanaldi burutuko dituzte.

Jaialdi hau, bestalde, ondorengo hiriko auzoetara iritsiko da: Aiete, Altza, Amara, Antiguo, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Igeldo, Loiola, y Martutene.

Ohiko legez, haur eta familiei zuzendutako proposamenak izango dira nagusi. Ez da ahaztu behar ikusleak parte hartzaile bihurtu nahi direla eta proposamenak hortik abiatuko direla.

Besteak beste, honako talde hauek parte hartuko dute:

Gag Street Boys, Astrolabium, Tomaxen Abenturak, Corrado, Txaloka, Izeba Tekla, Ganso y Cía., Ttiki-ttaka Irratia, Erre, Zirika Zirkus, Compañía Trotamundos, Banda Bi, Titiriteros de Binéfar, Zo-zongo, Tor magoa, Kantu Kolore, La Troupe Malabo, Patxin eta Potxin, Irrien lagunak, Alpistea eta Kiki eta Moko.

Bestalde, helduentzako programazioa ere izango da Trapu Zaharra talde ezagunaren humorearekin eta batez ere, dantza emanaldiekin. Egian izango dira Amaia Elizaran, Myriam Perez Cazabon, Cia. Marracosh eta Brodas Bross konpainia ezagunak. Igeldon ere izango da dantza saioa Haatik talde famatuaren eskutik.

Informazio gehiago: Egitarau osoa Antzerkia Kalean atalean