Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Antzerkia kalean

Iragandako ekitaldia

Munto Plaza

Hizkuntza: euskara

Doan aretoa bete arte

 Butterfly Effect kartela

Munduan biraka dabiltzan bi feriantek kontatuko digute antzezlan honetan gizakiaren eboluzioa. Bi feriante hauek, Papillon eta Clemont, zinea eramaten zuten herriz herri kamera puskatzen zaien arte. Ikuskizuna aurrera eraman nahian proiektatu behar zuten filma haiek berek kontatzea erabakitzen dute. Maletan dakarten elementu ximpleenekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte. Aldi berean, gizakiak historian zehar irabazi dituen eskubideen inguruko hausnarketara salto egingo dute beti tximeleta efektuak izan duen garrantzia kontuan izanik.

Oharra

Eguraldi txarra egingo balu emanaldia kultur etxean izango litzateke. Gonbidapenak doan jaso ahal izango lirateke Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30etik aurrera, edukiera bete arte.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...