Hizkuntzak
Baso-bainuak Donostian Violeta Toran Pereg
Shinrin Yoku teknika (baso-bainuak), basoan jarduerak egitea, naturarekin birkonektatzeko eta osasunerako onura zuzena lortzeko tresna da.
Azterlan ugarik erakutsi dute naturarekiko kontaktuak, eta bereziki basoekiko, eragin oso positiboa duela gure ongizatean. Zortzi baso-bainuz osaturiko ikastaro honen helburua gure zentzumenak esnatzen eta gure egunerokotasunean sortutako estresa eta tentsioak murrizten lagunduko diguten ariketa eta tresnak ezagutaraztea da.
Programa
• Zentzumenak esnatu eta egunerakotasunean sortutako estresa eta tentsioak murrizteko hainbat ariketa eta tresnak irakatsiko dira.
• Donostian baso bainuak egiteko ditugun gune desberdinak ezagutuko ditugu.
Ikasleak eraman beharreko materiala
• Arropa erosoa eta eguraldiari egokitutakoa.
• Lurrean esertzeko esterilla edo zapia gomendatzen da.
Datak:
Euskaraz larunbatetan (hilabetean behin):
Urriak 17
Azaroak 14
Abenduak 19
Urtarrilak 16
Otsailak 20
Martxoak 13
Apirilak 17
Maiatzak 15
