Web mapa
Hizkuntzak

Aiete

Kultur Etxea

Martxoaren 8ko ospakizun eta aldarrikapenen harira, Donostia Kulturak hainbat ekitaldi antolatu edo lagundu du. Albiste honen helburua da martxoaren 2tik 9ra gure guneetan dauden jarduera nabarmenenak biltzea.

Olatz Salvador

Gure ahotsak: bost kontzertu

Martxoaren 2tik 7ra emakumezko musikarien lau kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan: Neomak, Merina Gris, Laura Sam y Juan Escribano eta Queralt Lahoz. Idoia Asurmendiren emanaldia maiatzaren 19ra atzeratu da.

Informazio gehiago: Bost kontzertu izango dira 2024ko Gure Ahotsak zikloan (albistea).

Intxaurrondoko Emakumeen XXXVI. Astea

Menderakaitzak: Emakume zinemagileen geneaIogia bat erakusketaren irekierarekin eta astearen manifestuaren irakurketarekin hasiko da Emakumeen Astea Intxaurrondon. Ekitaldiak 19:00etan izango dira.


Hilaren 5ean Arnasa betean. A pulmón filmaren emanaldia izango da eta ondorengo solasaldian Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendariak izango dira bertan. Martxoaren 6an, Emakume zinemagileen genealogia bat hitzaldia izango da Olatz Beobide aktore eta zuzendariaren eskutik.

Flamenko doinuak ere presente izango dira El Duende de la Sole taldearen eskutik martxoaren 7an eta azpimarratzekoa martxoaren 9an izango den Olatz Salvadorren kontzertua (gonbidapenak jada agortu egin dira).

Informazio gehiago: Emakumeen XXXVI. Astea.

Altzako Emakumeen XXXIX. Astea

Altzako emakumeena da asterik beteranoena. Aurtengoa martxoaren 4tik 7ra egingo da Larratxo Kultur Etxean. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira. Lelo hau aukeratu dute bertako elkarteek: Elkarrekin, indartsuagoak!


Hilaren 4an Somos placenteras hitzaldia eskainiko du Ainara Brusauk eta 5ean Entre tinieblas antzezlana izango da Kili Kolo Antzerki taldearen eskutik. 6an, ¡Que suene la música! filmaren emanaldia izango da eta 7an Virginia Imaz izango da taula gainean Akelarre antzezlanarekin.

Informazio gehiago: Emakumeen XXXIX. Astea.

Eta gainera...

Hainbat erakusketa ditugu zenbait kultur etxetan:

  • Apirilaren 7ra arte izango da Aieten Elena Ciordia eta Cira Cresporen Euskal Herriko 40 emakume (Beta ediciones) irakurketa errazeko liburuko ilustrazioen erakusketa: Gipuzkoako emakumeak.
  • Loiolan berriz, Ende, emakume artistak erakusketa izango da martxoaren 12ra arte.
  • Bukatzeko, Ernest Lluch Kultur Etxean Space Girls, Space Women dugu martxoaren 9ra arte.

Bestalde, Okendo Kultur Etxean El mito de la libre elección hitzaldia antolatu du Gipuzkoa Feminista Elkartea martxoaren 2an, goizeko 10:00etan.