Hizkuntzak
Nerea Urrestarazu Ilustratzailearen Txokoa
Iragandako ekitaldia
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan, Nerea Urrestarazuren txanda da.
Nerea Urrestarazu Donostian jaio zen 1975ean. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua eta ikus-entzunezkoetan espezializatua, bere lana beti egon da irudiekin lotuta.
Bere ibilbidearen hasieran, 20 urte inguru eman zituen EITB eta Bainet Komunikazio Taldean telebistako errealizadore lana egiten. 2013an Koloreka (Koloreka illustration & Prints S.L.) sortu zuen, bere marka propioa, eta bertako zuzendari artistiko eta ilustratzailea da orduz geroztik.