Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

uzt. 3 - abu. 29 2026

Okendo K.E.

Hizkuntza: ele bitan

Buchenhain ontziaren zatiak Zurriolan

Oharra

Liburutegiko ataria

Euskal itsasbazterreko hondoratzeak erakusketaren abiapuntua da Zurriolan 1976an hondoratu zen Buchenhain itsasontzi alemaniarra, justu orain, 50 urte betetzen direnean. Herritar askok gogoan dute ontzi hondoratua gure kostaldean.

1976 eta 2016 artean istripua izan zuten beste ontzi batzuk ikusteko aukera izango da. Panelek Kontxara jaurtitako Urdaneta goleta (2009) bezalako gertaerak ekartzen dituzte gogora. Jaizkibelgo itsaslabarrean, Gulstav Trader (1979) eta Mareike-B (1984) merkataritza-ontziak hondoratu ziren; eta, berriki, Maro (2008).

Hondarribian Nuevo Juanjo, Lourdesen Ama eta Stella Orientis arrantza-ontziak hondoratu ziren. Biarritzen, Frans Hals ontzi ukrainarra lokaztu zen. Angeluko hondartzetan Capetan Tzannis eta Luno merkantzia-ontziak lehorreratu ziren. Consulado de Bilbao, 1928koa, bizitza gorabeheratsu baten ondoren, Nerbioi ibaian joan zen hondora (1983).

Tresna nautikoak eta hondoratzeen hondarrak ikusgai egongo dira.

Jarduera osagarriak

Uztailaren 8an, 18:30ean, Ángel Lermaren Salven al Buchenhain dokumentala proiektatuko da.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...