Hizkuntzak
Dora Bruder Patrick Modiano
Lola Arrietak gidatutako gaztelaniazko literatur solasaldian, Patrick Modiano idazlearen Dora Bruder liburuari buruzko saioa.
1941eko abenduaren 31n, Paris-Soir egunkarian, iragarki dramatiko bat agertu zen: guraso batzuk 15 urteko alabaren bila ari ziren, eskola batetik ihes egin baitzuen. Bederatzi hilabete geroago, Auschwitzeko kontzentrazio-esparrura deportatutakoen zerrenda batean agertzen da neskaren izena. Patrick Modianok iraganeko mina, izua eta sufrimendua argitzen ditu orainetik, baina baita bere poesia ere, estilo ukituarekin eta laburtasun eta zehaztasun ikaragarriarekin.
