Hizkuntzak
The Datsuns + Dosis Gray

Martxoaren 22ko oharra:
Osasun arazoak direla eta Small Jackets taldeak ezin izango dira Donostian egon. Bere ordez, Donostiako Dosis Gray taldeak joko du.
Rudolf de Borst (ahotsa, baxua), Christian Livingstone (gitarra erritmikoa), Philip Somervell (gitarra), Adam Lindmark (bateria)
The Datsuns Zeelanda Berriko Cambridge hirian sortutako taldea da eta garaje rocka eta rock psikodelikoa uztartzen ditu. Ezagunak dira haien zuzeneko indartsuagatik eta mundu mailan egiten ari diren bira honetan haien 7. estudioko diskoa aurkeztera datoz.
Itzal handiko talde hau 1998an sortu zen eta hurrengo hamarkadan batez ere lehertu zen eszena musikalean. Zazpi urtez isilik egon ostean, 2021ean beren zazpigarren diskoa kaleratu zuten, Eye to eye.
Dosis Gray Donostiako punk eta rock'n'roll taldea da. 2014an Javier Zubiriaren inspirazioarekin sortu zen. Formazio aldaketa batzuen ondoren, taldea gaur egun Javik (Los Kebras ohia, kitarra eta ahotsa), Hector (Hammercross, Gun Machine eta Vakas Flakas oiha, baxua eta koroak) eta Gorkak (bateria eta koroak) osatzen dute. 2016ean 4 abesti dituen EP bat eta 2024 zortzi abesti dituen bigarren EP bat argitaratu dituzte.
(Small Jackets rock'n'roll talde italiarrak emango dio hasiera gauari. Hard rock boogie estiloa da haiek jorratzen dutena, AC/DC edo Hellacopters dituzte erreferentzia gisa.)