Hizkuntzak
Motelas Tokiko Taldeak hautatzeko kontzertuak: 58. Jazzaldia
Alberto Bosch (baxua), Txenan Calvo (gitarra), Iñigo Elena (ahotsa), Adrián Viñas (bateria)
2020aren hasieran eratua, Donostiako laukote hau esperientzia handiko musikariek osatzen dute; guztiek parte hartu izan dute aurretik proiekzio handiko eta estilo desberdinetako bandetan, betiere blues, americana eta rock tradizionalaren eraginpean.
Ahalmen handiko soinu-oinarriak eta lerro harmoniko eta testura ezaguneko konposizioak, zuzeneko gitarretan eta lerro erritmiko sendoetan oinarritutako musikaren zaleentzat.
Beren aurreneko albuma, Sunset Tapes (2021), hartualdi batean grabatu zen, Aitor Carrasquedoren estudio mugikorrarekin; grabazio zuzena eta oso zaindua. Bigarren diskoa prestatzen ari dira orain.
Oharra
Sarrerak 3 € aldez aurretik eta online erosita, 5 € leihatilan (Tabakalerako informazio puntuan, lehen solairuan).