Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

Hizkuntza: euskara

Doan aretoa bete arte

Mixel Ducau eta Caroline Philips argazkia © Euskal Kultur Erakundea

2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten, IZBE (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturaren arteko lankidetzari esker, taldean kantatzeko ohitura, galtzen ari zena, berreskuratu nahian, eta, bide batez, auzoan euskal giroa bizkortu nahian, euskaldunak euskaldunekin jarduera ludiko baten bidez harremanetan jarrita. Larrotxene Kultur Etxean eskaintzen den Intxaurrondo Kantuz kantu-ikastaroa osatzeko antolatzen den ekitaldia da.

Oraingoan, Mixel Ducau eta Caroline Philips izango dira artista gonbidatuak. Lehen zatian bere emanaldi propioa eskainiko dute eta amaitzeko kantuzaleekin batera ezagunak diren hainbat kantu konpartituko dira ikusleekin batera.

Programazio osoa: Lagunekin Kantari.

Antolatzailea

IZBE, Donostiako Udala, Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...