Hizkuntzak
Marmitako Trap Banda
Iragandako ekitaldia
Oharra
Doako sarrera edukierta osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu beharko da, 16:00etatik aurrera Lugaritz Kultur Etxeko leihatilan.
Marmitako Trap Banda
Guillerm Cabrales (ahotsa), Aitor Brochado (bateria), Iñigo Tellaetxe (baxua), Johnny Naveda (teklatua)
Marmitako Trap Banda hiri-soinua banda-formatuarekin eta zuzeneko musikarekin lotu nahi duen proiektua da. Taldea hiru zutabetan oinarrituta dago: hiri-musikaren soinuak, zuzeneko banden magia eta bandaren beraren sustraiak. Taldearen eraginen artean, Ca7riel, Paco Amoroso, Vinocio, Caliope Family eta Dano aipa daitezke. 2023 urtean, hainbat euskal artistarekin batera hasi ziren lanean. 2024 urtean, berriz, abesti propioak egitea erabaki zuten, eta 2025ean atera zituzten, Marmitako izeneko EPan.
