Hizkuntzak
Judit Neddermann Artean
Judit Neddermann (ahotsa eta gitarra), Arnau Figueres (bateria), Isaac Coll (baxu elektrikoa), Adri González (teklatuak), Darío Barroso (gitarra)
Judit Neddermann kataluniarrak Artean lana aurkeztuko du. Diskoa Katalunia eta Euskal Herriaren arteko zubia da, bi hizkuntzen ospakizuna, emakumeen bilkura. Lugaritzeko kontzertuan, Neddermannek Olatz Salvador, Idoia Asurmendi eta Bea Asurmendi izango ditu lagun zuzenean.
Artean EPak sei abesti biltzen ditu: Judit Neddermannen bost eta Quico Pugès biolontxelo jotzailearen bat. Jatorrizko abestiak katalanez idatzi ditu, eta Olatz Salvador kantautoreak euskaratu eta egokitu ditu. Hizkuntzaren aberastasuna eta kantu partekatua ospatzea da diskoaren helburua, eta horregatik, Euskal Herriko bost abeslari (Izaro, Olatz Salvador, Maren, Bea Asurmendi eta Idoia Asurmendi) gonbidatu ditu Juditek, bakoitzak kantu batean laguntzeko.
