Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

30 € / 26 €

Hizkuntza: euskara
75 minutu

Gorka Urbizu © Ibai Arrieta Agortuta

Gorka Urbizuk bere izenez sinatzen duen lehen diskoa da Hasiera bat. Hamar kantuk osatzen dute bilduma. Hamar aukera. Hamar erabaki. Izan zitezkeen beste batzuk, baina hauexek dira: Maitasun bat, Teoria bat, Tren bat, Toki bat, Janela bat, Kolore bat, Lilura bat, Etxe bat, Sute bat, Besterik ez.

Kantuaren muinerainoko bidaia dirudi Hasiera bat diskoak. Soinu geruzak gehitu eta gehitzearen tentazio oro baztertuta, kontrako bidea aukeratu baitu egileak: kantuak erantzi, hustu, kimatu... euren soiltasuna agerian utzi arte. Gordin. Eder. Horrexek egiten ditu, hain zuzen ere, harkaitza bezain gogor, haizeak astindutako hostoa bezain hauskor.

Intxaurrondokoak Tour bat 2024 biraren lehen kontzertuak izango dira.

Ordutegia:

  • Ostiral eta larunbata: 21:00 / Igandea:18:00 Ate irekiera
  • Ostiral eta larunbata: 21:15-21:45 / Igandea:18:15-18:45 Olaia Iantzi
  • Ostiral eta larunbata: 22:00 / Igandea:19:00 Gorka Urbizu

Antolatzailea

Panda Artist Management

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...