Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Aurresalmenta

2026 azaroak 15 • 19:00

Antzoki Zaharra

18 €

Fantasma Sur ikuskizunaren argazkia

Oharra

Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua izango dute kontzertu honetako sarrerak erosterakoan, abuztuaren 31 arte.

Alondra Bentleyren ahotsak eta melodiek bat egiten dute Yliaren testura eta erritmo elektronikoekin. Ustekabeko topaketa horrek musika atmosferiko eta espektrala sortzen du, Isaki Lacuesta zinemagilearekin idatzitako mamuen abestiak. Albert Coma artista bisualarekin batera musikarekin zuzenean elkarreraginean aritzen diren zinema-emanaldien arduraduna ere bada Lacuesta. Pista atmosferikoetan flotatzen duten abestiak, linbo pixelatuak, film fantastikoen oihartzunak eta denboran zehar egindako soinu-bidaiak...

Mark Fisherri buruz hitz egitea erabaki zuten egun batean hasi zen dena... Fantasma Sur taldeak errealitate paralelo baterantz jotzen du, non genero guztiak gurutza daitezkeen (k-punka, ghost storyak, spoken word, love letter banpiroak), iraganeko bizitzarik gabeko mamueek sorgindutako etxe bat.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...