Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

Eri Yamamoto Osakan, Japonian, jaio zen. Hiru urte zituela piano klasikoa jotzen hasi zen, eta zortzi urterekin hasi zen konposatzen. 1995ean lehen aldiz bisitatu zuen New York. Bertan, inspirazio handia piztu zion Tommy Flanagan pianistaren emanaldi batek eta, hala, hiri horretara lekualdatu eta bertan ikastea erabaki zuen. New School Universityko Jazz programa ospetsuan sartu zen, eta Reggie Workman, Junior Mance eta LeeAnn Ledgerwoodekin ikasi zuen.

Harrezkero, Yamamoto musikazaleekin bere musika partekatzen aritu da New Yorkeen eta, aldi berean, mundu osoan zehar emanaldiak eskaini eta hainbat disko argitaratu ditu bai bakarka bai bere trioarekin batera.

2019an, Eri Yamamoto 54 Jazzaldian izan zen, Easo Abesbatzak lagunduta, eta Goshu Ondo bere obraz gozatu ahal izan genuen Victoria Eugenia Antzokian.

Eri Yamamotoren konposizioak bakarka, zein bere Trioarekin, edo koruek eta orkestrek lagunduta, beti dira eder eta dotoreak. Dena den, ziurrenik, Yamamotok piano soloan transmititzen ditu ondoen bere emozioak; sentikortasunez betetako musika sakon, liriko eta iradokitzailearekin.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...